XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANIMALIAK.- Tarzan al da hori? Ez da posible!

ESKOPETO.- (Bapatean esnatuta) Kontxo, kontxo, zer daukagun hemen.

KARABINO.- Gure animalien bilduma osatzeko azken alea!

TARZAN.- (Hasieran kokilduta) Nireak egin du!

HONTZA.- Aupa, Tarzan. Ez kokildu.

Gure etorkizuna zure esku dago.

Aska gaitzazu!

TARZAN.- Ezin dut.

HONTZA.- Saia zaitez.

KARTUTXO.- Gosaldu gabe eta dagoeneko berriketan!

ESKOPETO.- Ixildu, hontza mingainluze, edo lapikoan sartuko zaitugu zurekin hegazti-zopa egiteko!

ANIMALIAK.- (Tarzanek botatako oihuak harrituta, saiatuko dira Tarzani adore ematen)

Tatxan, Tatxan, Tatxan, Tarzan!
Askatasuna duzu eskuan!
Tatxan, Tatxan, Tatxan, Tarzan!

TARZAN.- Askatu nire lagunak bestela...

ESKOPETO.- Bestela zer?

KARTUTXO.- Hau beldurra.

Begira, oilo ipurdi eta guzti jarri zait.

KARABINO.- Zumosol zure lehengusuari deituko al diozu?

EHIZTARIAK.- Ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja!

TARZAN.- Nire lehengusuari ez.

Nahikoa izanen dut nire anai-arreba animalia guztiekin.

KARTUTXO.- Animaliarik? Akaso ez daude hemen oihaneko guztiak?

TARZAN.- Eta gorilak? Eta lehoiak? Eta elefanteak?

Nire deiak konbokatuta etorri dira lagunak askatzera!

ESKOPETO.- (Inguruetara begira) Ez ditut inon ikusten.

Hitz potoloak aho beteka zureak.

KARABINO.- Farolada hutsa! Bera besterik ez dago.